|
Talotegiaren lana da zuri eskaintza erraz eta arina egitea, gure tradizioaren zaporea jaso dezazun.
Jakin badakigu ez dela beti erraza izaten sukaldean ari eta elikadura zaintzeko nahi adina denbora ateratzea. Horregatik, topatu dugu zure beharretarako jaki osoa. Taloa ez baita arto-opil hutsa, ez; taloa kultura da, tradizioa, zaporea eta nutrizioa da.
Erraz jateko moduan daukazu; berotu beste lanik ez duzu eta gustuko osagarriren batekin hartzeko prest duzu. Informazio gehiago:www.euskaltalo.com |