HOME
 
 
ZER DA TALOA?   TALOA PREST 2 MINUTUTAN   ARTISAUAK TALOTEGIAN
GURE BETIKO TALOAK   NON EROSI TALOAK   ERREZETAK TALOEKIN
NOLA EGITEN DITUGU TALOAK?   TALOTEGIAREN HELBURUA…    
 
1. ARTOA
2. ERROTARRIAN EHOTZEN DUGU
3. ORAGAILUA
4. TALOAK EGITEKO MAKINA
5. LABEA
6. HOZKAILUAN HOZTEA
7. ONTZIRATU EGITEN DITUGU
8. HOZKAILUAN GORDETZEA
   
 

Gure prozesua oso txukuna da, eta urrats guztiak dira inportanteak. Gure nahia izan da zure eskuetara ailegatzea baserrietan egiten zen talo haren zaporeko jakia.

I.- Artoa da lehengai nagusia eta inportanteena, beraz. Asko kosta zaigu kalitatezko artoa aurkitzea, gaur egun ez baita batere erraza arto ekologikoa eta ez transgenikoa topatzea. Baina ibili eta ibili, baita lortu ere! Pestizidarik, herbizidarik eta eraldaketa genetikorik gabeko artoa duzu.

II.- Errotarrian ehotzen dugu: gerok ehotzen dugu arto bikain hori. Hartara, egoki oratzeko moduko irina lortzen dugu.

III.- Oragailua: artoa ehotu ondoren, irinarekin eta gainerako gaiekin, orea egiten dugu ontzi horretan.  

IV.- Taloak egiteko makina: orea sartu eta taloa egiteko adinako multzotan banatzen du makina horrek. Hortik ateratakoan, erretzekoak ontzirategira eramaten ditugu zuzen-zuzen.

V.- Labea: talo erreak, berriz, beste bide bat hartzen du. Egiteko makinatik ateratakoan, konbentzionalak labean sartzen ditugu eta azkenik bete. Talo ekologikoek, aldiz, bestela egiten dute bidea; lehenbizi bete eta ondoren labera sartu.

VI.- Hozkailuan hoztea: labetik ateratakoan, zuzenean hoztera sartzen ditugu.

VII.- Ontziratu egiten ditugu ondoren, dela hutsean, dela atmosfera babeslean. Ontziratzea ere oso inportantea da, propietate guztiak gordetzeko eta kontserbatzailerik gabe irauteko.

VIII.- Hozkailuan gordetzea: azken lana paketetan biltzea izaten da, eta prest dago hozkailuan sartu eta itxaroten egoteko. Zuk, hortik aurrera, 2 minutu besterik ez duzu behar ahogozatzeko.
 
 
TALOTEGIA S.L.L. | Manuel Lasarte kalea 1, behea, atzekaldea | Leitza. 31880. Nafarroa | T. 948 51 09 89 | M. 649241804 | F. 948 61 09 96 | E-mail: taloak@taloak.com