|
|
|
|
 |
ERRETZEKOAK
Freskoan daude, nahi duzun gaia erabiliz prestatzeko. Baietz zeozer berria asmatu!
|
 |
TALOAK TXISTORRAREKIN
Gure herriko gaia duelako edo, bezeroak primeran hartu du konbinazio hori. |
 |
TALO:
Erreak daude, zaporea bete-betean dastatzeko prest. |
 |
TALOAK GAZTAREKIN
Betiko taloari betiko gazta, betiko kutizia. |
 |
TALOAK GAZTA ETA HIRUGIHARRAREKIN
Mokofinenak ere ez dio muzinik egin. On egin! |
 |
TALOAK TXOKOLATEAREKIN
Konbinazio tradizionala da, talozaleen kuttuna. |
 |
TALO-PIZZA
Asmakizun bikaina da. Pizza itxurari eutsi egin diogu, eta betiko taloari aldaketa batzuk egin; haren gisara, kalitatezko gaiak erantsi dizkiogu: tomatea, mozzarela, York urdaiazpikoa, gazta eta oreganoa... |
|
TALO IZOZTUAK
Zure izozkailuan gordetzeko prest; hartara, noiz otu orduan jan. |
|
| |
|